Lyrics

Herdoilaren Tristeziarekin Batera, Ziutate honen Soinekoa Udazkenetan Lanbroa da; Eta bere sabaia Laino baso Bat, Nun bizi den Ilargiaren Badaezpadako agonia; Eta kalatxorien Habi eskaleen Sakelak Eta sukalde proletarioen Argi urdinxkak Eta murrail erraldoiaren Begi gauero. Zubi zaharrenetatik Ibaiari so Berripaper saltzailea Hitz ezezagunen Hiztegi Bati Bezala; Bus txofer batzu Bozeolari hilaz Mintzatzen, Apatridak bailiren Trenak Memoria Karrilen Fatalitatean galduz. Denboraren ohial xinglea Arratsezkoa Soilik Arrabita baldarren Nostalgia Kantoietan Eta haruntzago, Mozkorrak, Kalegarbitzailearen, Beilegi bizia, Beste zubi bat, Prostitutak
Lyrics powered by www.musixmatch.com
instagramSharePathic_arrow_out