Lyrics

Gu herrialde estuan sortu ginen, arbasoek aberri mendrea utzi ziguten. Merkatari aberetsek merke edo kario erosten dituzte gure lurrak, gure jendearen hezurrak. Lurrak eta hezurrak, eta badoaz urtaroak, eta gu ere bagoaz, geroago eta gutiago gara ginenak, gero eta urrutiago ginena Zer geratuko da gerorako? Leku izenak agian, ez besterik: Ursouia, Itchasou, Irouleguy, Aussurucq eta Tchoko Maitia... Jendeak misterio aire batekin ahoskatuko ditu leku izenok...
Lyrics powered by www.musixmatch.com
instagramSharePathic_arrow_out