Lyrics

Gaur martxoak hemezortzi Eta portuak bi barku Noiz erori da sabaia Eta nola ez naiz ohartu? Bizitzak eraman zaitu Zeneraman lekuraino Zerua ez dago argi Zerua ez dago laino Aho uhalak nahi eta Hain zabiltza aho ahul Aho alokatu horrek Egin zaitu ahots ahul Eguzkiari uluka Uluka hotz eta ahul... (Ahul...) Noiztik diozu hain ezkor Guztia posible dela? Noiztik duzu eztarrian Itsasoaren sabela? Iraganeko esaldiz Geroaz ari bazara Lekuz kanpo daude zure Ahots korden koordenadak Aho uhalak nahi eta Hain zabiltza aho ahul Aho alokatu horrek Egin zaitu ahots ahul Eguzkiari uluka Uluka hotz eta ahul... (Ahul...) (Uh...)
Lyrics powered by www.musixmatch.com
instagramSharePathic_arrow_out